Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Liburuxka eta google

2006(e)ko abenduaren 29(a)

Atzo Iruñean izan nintzen. Urteko bazkaria nuen unibertsitateko lagunekin. Lehen Donostian egiten genituen, baina batzuen lana dela eta, azkenekoak han izan dira. Han ikasi genuen elkarrekin, unibertsitate surrealista hartan. Solasaldia betikoa hasieran, “zer moduz?”, “koño, Orfidalizatua zaudela!”, “ei, nik hobeto ikusten zaitut”, “gizendu egin dugu”, “ez, argaldu egin dugu”, “orain ile gehiago daukat…”, etab. Pitzadura sentimentalek ere bere lekua izan zuten. Hurrengo pausoa klaseko beste guztiei buruz hitz egitea izaten da. Horretarako tresna ederra eskaini zigun unibertsitate surrealistak ikasketa amaieran, orlarekin batera: liburuxka bat guztion argazki, izen-abizen eta helbideekin. Bertan bizi den bikotearen pisura joan ginen kafea hartzea, liburuxka atera eta nik Google aipatu nuen. Goazen bilatzera ea bakoitza non dagoen.

Lehenengoa: A.P. inor baino aluagoa. Bilaketak enpresa bateko gerentea zela erantzun zigun. Nola?! A.P. gerente?! Ez da posible. Enpresa zerena zen bilatu genuen. Ah. Paintball borrokak antolatzen dituen horietakoa. Gerente? A.P. ezagututa, enpresan bera bakarrik izango da. Handiki halakoa. Gure klasekide putasemeenak bilatu genituen noski. Gure promozioan “guay” eta alu asko zegoelako. Unibertsitate surrealistan irakasle den gutako batek esaten duenez, guay eta alu proportzio handiagoa zen gure artean, ondorengo promozioetan baino.

Sinesten dut, liburuxka hura ikusita. Ez ziren nire urterik onenak izan.