Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Irudiak eta formalismoak

2007(e)ko apirilaren 9(a)

Onartu beharra daukat, Arnaldo Otegiren neska-mutilen irudi berria gustatzen zait. Naïf xamarra, baina badu bere xarma. Oso ondo zaindu eta landu duten zerbait da irudiarena. Logoak eta kartelak, formaren aldetik, paregabeak iruditu zaizkit beti. Baina formalismo hutsa da. Edukietan utzikeria dagoelako. Utzikeria ideologikoa. Zer nahi duzu, politika da. Nahiago nuke jatetxe baten irudia izango balitz. Eta ahal izanez gero, jatetxe begetarianoa.

Argaldu egin behar dut, Arnaldo.