Funtzioa amaitu da
2007(e)ko maiatzaren 27(a)Aste osoan hitz egin da gaur Iruñean jokatu behar zen partidari buruz. Duela urte batzuk Anoetan gertatu zena errepikatuko zela. Bai zera! Bigarren zatia hastera zihoanean (eta 2-0 galtzen ari zela Reala), fororen batean irakurri dudan bezala, Reala bakarrik Realari inporta zaio. Ea buruan sartzen zaigun. Osasunak ondo egin du, Reala izan zen jokaera tamalgarria izan zuena Anoetako partida hartan.
Bigarren mailara doa Gipuzkoa. Saskibaloian, eskubaloian eta futbolean ere (eskerrak Arrate hor dugun, lotsa defendatzeko). Gipuzkoarron moralarekin batera, portzierto. Negartiak garela diote gure mugetatik kanpo. Eta beharbada letxe txarra eta harrokeria falta zaigu. Lapurtu, baztertu eta zigortu egiten gaituzte. Baina ez da ezer gertatzen. Gaur ez dago ez bizitzarik, ez itxaropenik. Gaurko partida honetan, badakigulako nortzuk irabaziko duten.
Betikoek.