Bizitza subastak
2007(e)ko urtarrilaren 24(a)Gaur, honako berria irakurtzerakoan, gauza bera egiteko gogoa sartu zait: nire bizitza subastatu. Ondo pentsatu dut ondoren, eta ziurrenik, nire bizitza nahiko luketeen gutxiek ez lukete asko ordaintzeko dirurik izango. Beraz, negozio txarra. Beste zerbait pentsatu beharko dut aberasteko edo, gutxienez, bizitzaz aldatzeko.