Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Bigarren bizitza bat metabertsoan

2007(e)ko martxoaren 27(a)

Ez nuen ezer esan nahi oraindik, hastapenetan dagoelako. Baina gaur Sustatun nire blog berriaren berri (berri txar berri bat) ematen zutenez, ba esan beharko dut. Second Life-n inguruan idatziko dut Bigarren bizitza delako blogean. Second Lifen bizitakoen eta aurkitutakoen inguruan. Ikasten noan einean, ezagututako trikimailuak, laguntzak eta erabilgarriak agertzen saiatuko naiz.

Azken aldi honetan askotan ari naiz bertan salseatzen, interes berezia topatu diot “metabertsoari”. Eta “ez dut ezer ulertzen, hemen zer egin behar dut?” galdetzen iristen direnentzat laguntza izan nahi du blogak.

Ni ere honela sentitu nintzelako lehenbizikoz bertaratu nintzenean.