Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Besarkadak

2006(e)ko abenduaren 30(a)

Gaur, dirudienez, ETAk su-etena hautsi duen egun honetan, nik uste dut guztiok joan beharko genukeela gaur arratsaldeko seitan, elkarrekin besarkatzera. Interneten sortutako mugimendu inozo hauetako bat dirudi. Eta agian hala da, baina tira, besarkadak doain jasotzea gaur egun ez da gauza erraza. Jendea lotsatu egiten da besarkada bat eskatuz gero. Mimoak ez daude modan eta bai arrapaladan bizitzea. Eta hori ez da posible. Beraz badakizue, euskal hiriburuetara gerturatu eta besarkatu zuen urkoa! Ez duzue ezer ordaindu beharko.

  • Bilbao: Plaza Iglesia de Santiago/Basíca de Begoña.
  • Donostia: Alderdi Eder.
  • Iruñea**:** Plaza del Castillo.
  • Gasteiz**:** Plaza Nueva.